Ayuntamiento de Villabona

VILLABONA / KOKAPENA

Villabona, urrutitik

Villabona Oria ibaiaren ibarrean dago, Gazume eta Uzturre mendietako multzoa zeharkatu ondoren. Donostiatik 20 km-ra dago eta 17,8 km2 da luze-zabal.
Antza denez, Villabonaren sorburua Amasa izan zen. Izan ere, gaur egun bertako auzoa den arren, Villabona baino lehenagokoa da. Villabona sortu ondoren, hasieran, bi herriek komunitate bat osatzen zuten eta San Martin parrokia, herri-mendiak, burdinola, errota eta herri-bideak batera erabiltzen zituzten.
Amasa Tolosari batu zitzaion 1385ean. Ez dakigu ziur Villabona harekin baturik zegoen ala ez, baina badakigu Tolosak Villabona ordezkatzen zuela Batzar Orokorretan.

Villabonako Udaletxea

Villabonak XV. mendearen bukaeran lortu zuen hiribildu-titulua. Tolosatik bereizi eta gero, Villabonak eta Amasak batzea erabaki zuten, aspaldian egon bide ziren bezalaxe.
Herriaren erdialdean bada eraikin interesgarririk: gaur egungo Udaletxea, esaterako, XIX. mendekoa da. Honen aurretik zegoena 1812an erre zuten, Independentzia Gerran soldadu frantsesen kuartela izan zelako. Hiru solairu ditu eta aurrealdearen erdi-erdian, hirugarren solairuaren parean, hiribilduko harrizko armarri barrokoa dago.
Parrokia-eliza, Jesusen Bihotzaren izenpean, gurutze latindarreko oinplanoa du eta XX. mendean eraiki zen. Lehen, honen lekuan, XX. mendeko ermita bat zegoen, Pietateko Andre Maria izenekoa bera.

Amasako Eliza

Amasan San Martin Parrokia-eliza dugu, XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikitakoa. Aretoko oinplanoa du eta erretaula nagusia J.I. tolosarrak egin zuen. Honen ondoan, Gurutze Santuaren Ermita dago, inguruko lehendabiziko parrokia izan omen zena. Barnean, ingurune honetan oso miretsia kalbarioa du.
Landa-giro nabarmeneko gune honetara iristeko, Villabonako Elizaren ondoan abiatzen den bidea hartu beharko dugu, eta gero, ezkerrera jo. Azken bidegurutze honetan eskuinera joz gero, Aranzabi jatetxera iritsiko gara, eta hemendik Loatzo mendira joan edo ibilaldi lasaiago bat egin dezakegu inguruetatik.
Kirolean, nabarmentzekoak dira “Errebote”ko (pilota jokoa) bi txapelketak. Villabona eta Zubieta dira kirol-modalitate honek jarraitzaileak dituen Gipuzkoako herri bakarrak.
N-1 errepidea (Madril-Irun) igarotzen da Villabonatik. Horrez gain, RENFEko geltokia du eta hainbat autobus zerbitzu.

Bilatzailea

Zerbitzu Nabarmenduak

Nie Ordainketa Zerbitzu Digitalen Ataria - Gipuzkoa.net

Loturak

  • Villabonako Gaztelekua
  • Gazteen intereseko informazioa
  • Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
  • Elhuyar Fundazioa
  • Euskadi.net
  • Gipuzkoataria
  • Gipuzkoa.net
  • Bizikletaz sarean

Información sobre Villabona.net

© 2005 Villabonako Udala. Erreboteko Plaza, s/n (20.150) - Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76

Web gune honek W3C taldeak ezarritako estandarrak erabiltzen ditu:XHTML - CSS