Ayuntamiento de Villabona

Villabona / Historia

Historiaren laburpena

Amasako Eliza

Amasako herrigunea Villabonakoa baino lehenagokoa da, eta baliteke haren aurretik beste bat Amasakoa baino gorago izatea. Amasako kolazio edo kontzejua 1385ean agertu zen lehen aldiz historian, Tolosarekin bat egiteko aitortutako gutunean, hain zuzen. Villabona 1398ko Gipuzkoako Batzar Orokorretan azaldu zen lehen aldiz herri gisa eta jakin badakigu zein izan zen haren sorburua: Amasako hainbat biztanle behera jaitsi ziren, hau da, Gaztela Frantziarekin -Segura, Tolosa eta Hernanitik pasatuz- lotzen zuen Galtzadan, merkataritzan, eskulangintzan, bidaiarientzako zerbitzuetan eta abarretan aritzeko. Bada beste arrazoi bat jende haiek gerora Villabona izango zen eremuan kokatzeko: alegia, Done Jakue bidean ari ziren erromesentzako atsedenleku bat sortzea. 1480an, Villabonak Amasako auzoa izateari utzi zion. Horren ondorioz, jurisdikzio zibil eta kriminaleko Alkate eta guzti lortu zuen, oraindik Amasak baino askoz ere biztanle gutxiago zituen arren. Egoera honek tirabira eta gatazka handiak sortu zituen bi kontzejuen artean. Hala, urte asko geroago, 1619/20an hain zuzen ere, hiribildu bakarra sortzea erabaki zuten.

Bilatzailea

Zerbitzu Nabarmenduak

Nie Ordainketa Zerbitzu Digitalen Ataria - Gipuzkoa.net

Loturak

  • Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
  • Elhuyar Fundazioa
  • Euskadi.net
  • Gipuzkoataria
  • Gipuzkoa.net
  • Bizikletaz sarean

Información sobre Villabona.net

© 2005 Villabonako Udala. Erreboteko Plaza, s/n (20.150) - Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76

Web gune honek W3C taldeak ezarritako estandarrak erabiltzen ditu:XHTML - CSS