Ayuntamiento de Villabona

VILLABONA / GEOGRAFIA

Villabona airetik ikusita

Villabona Tolosako barruti judizialari dagokio. 17,8 km2-ko zabalera du eta itsasoaren mailarekiko altitudea 128 m-koa da herri-gunean.
Udalerria Oria ibiak eratutako ibarrean dago eta haren lurraldea ipar-ekialdetik hego-mendebaldera igotzen da Urdelar mendirantz. Hidrografia sareak ibai nagusia du –Oria ibaia– eta honen ertzean dago hiribildua. Halaber, beste zenbait erreka Oria ibaira edo Leitzaran ibaira isurtzen dira.
Lurraldearen %70a basoek osatzen dute. Bertan, pagoak, haritzak eta gaztainondoak ditugu, berez, landaretza atlantiko-hezeari dagozkionak. Baina, gizakiaren neurri gabeko esku-hartzeak, bertako landaretza ia ezabatu du, eta intsignis pinua zabaldu da. Larre naturaletan eta alfer-lurretan garoa, txilarra, otea.... aurkituko dugu.

Bilatzailea

Zerbitzu Nabarmenduak

Nie Ordainketa Zerbitzu Digitalen Ataria - Gipuzkoa.net

Loturak

  • Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
  • Elhuyar Fundazioa
  • Euskadi.net
  • Gipuzkoataria
  • Gipuzkoa.net
  • Bizikletaz sarean

Información sobre Villabona.net

© 2005 Villabonako Udala. Erreboteko Plaza, s/n (20.150) - Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76

Web gune honek W3C taldeak ezarritako estandarrak erabiltzen ditu:XHTML - CSS