Ongi etorria Villabonako udaleko web orri honetara.
Villabonako alkate naizen honetan ohore handia da niretzat zuei web orria aurkeztea, eta ez hori bakarrik, aurkezteaz gain erabiltzera gonbidatzea. Gaurko gizartean denok dakigu zein garrantzitsu bihurtu diren teknologia berriak, eta horietaz baliaturik erabilgarritasuna aurkitu behar diogu orri honi. Sarritan administrazioa herritarrengandik oso urruti geratzen da, eta tresna hau hurbiltasun seinale bat izan dadila da nire gogoa. Nolabait ere udala 24 orduz irekita mantentzeko sistema bat, udaletxeko proiektuak eta zerbitzuak ezagutarazteko, herritarren beharrei, proposamenei eta galderei erantzuteko modu bat. Beraz, sartu orrian, begiratu, erabili eta atera etekina. Gure aldetik edukiak hobetzen eta zabaltzen saiatuko gara.
Bakartxo Tejeria, Villabonako Alkatea