26Abuztua2016

011.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

PROMOZIO AMAIERA

Matrikula

2016ko Urtarrilaren 2tik aurrera, egun batean kiroldegian abonatuta egon den edornork, berriro izena eman nahi badu kiroldegian, 2013ko martxoa bitartean kobratzen zen matrikula berriro ordaintzen hasi beharko du.

Inoiz bazkide izan ez den batek, aurreneko aldiz izena eman nahiko balu, kuota ordainduz bakarrik bazkide izateko aukera izango du, baina baja ematen badu ondoren, hurrengoan matrikularen ordainketarekin topatu da.

Hau dela eta, abenduaren 31 arte bakarrik daukazue kuota bakarrik ordainduz, berriro bazkide izateko aukera. Ondo pentsatu eta animatu!!!

Zure zain gaude!!!

ALBISTEAK

SuTaGar-BizirikGaude.elladooscurodelaluna

Uztailaren 27ko kontzertuko emaitzak

Baditugu uztailaren 27an egingo den kontzertuko bozketaren emaitzak. Su ta gar taldea izan da bozketaren garailea.Hauexek dira emaitzak:

 

Su ta gar

Vendetta

Gozategi

Los Chikos del maiz

La Raiz

Lain

Ingo al deu

Ze suma

Gabezia

Korkones

 

97

96

83

37

31

19

16

14

7

3

Udalaren iritziz, arrakastatsua izan da ekimen hau, 255 herritarrek parte hartu dutelako. Era berean, eskerrak eman dizkie prozesu honetan parte hartu duten guztiei.

Santio jaietako uztailaren 27ko kontzertuko musika taldeak aukeratzeko parte-hartze prozesua

Aurrera goaz Santio jaietako uztailaren 27ko kontzertuko musika taldeak aukeratzeko parte-hartze prozesuarekin. Datozen hiru egunetan, oraintxe bertan hasita, zuek proposatutako taldeak bozkatzeko aukera izango da, baldin eta disponibilidade eta aurrekontuaren inguruko baldintzak bete badituzte. Bozkatzeko, bi baldintza bete behar dira:

 

-Amasa-Villabonan erroldatuta egotea

-2002. urtean edo lehenago jaio izana

 

Bozketa ekainaren 26ko (igandeko) gauerdiraino luzatuko da. Hau da, ekainaren 23an, 24an, 25ean eta 26an.

 

Sartu ondorengo linkean (bozkatzeko epea ireki eta gero), zure jaiotze-data eta NAN zenbakia sartu eta hor ikusiko dituzu bozkatzeko arauak:

 

http://villabona.gobernuirekia.eus/musika-bozketa

 

 

Zabaldu deialdi hau zure kontaktuen artean!

 

Datorren astean jakinaraziko dizkizuegu bozketaren emaitzak.

sanjuansuakartela

San Juan Sua 2016

Ekainaren 23an, osteguna, SAN JUAN SUA ospatuko da Erreboteko Plazan, 22:00etan.

OINKARI eta OINARGI dantza taldekoek trikitilari eta txistulariekin batera parte hartuko dute. 

Programa: 

1. Agurra

2. Fandangoa

3. Arin Arina

4. Kalejira

Jaietako kontzertuko taldea aukeratzeko bozketak

Uztailaren 27an, asteazkena, kontzertua izango da, jaietako Gazte Egunaren barruan.

Aurten, iaz bezala, herritarrek kontzertu horretan parte hartuko du(t)en taldea(k) aukeratzeko aukera izango dute internetez egingo den bozketa bidez.

Musika-taldearen aukeraketa bi fase desberdinetan burutuko da:

Lehen fasean, taldeak proposatzeko aukera izango dute herritarrek, baldin eta Amasa-Villabonan erroldatuta badaude eta 2002 urtean edo lehenago jaioak badira. Horretarako, talde baten izena proposa dezake herritar bakoitzak ondoko e-mailera idatzita: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Taldeak proposatzeko epea ekainaren 17an hasi eta ekainaren 20an 14:00etan bukatuko da. Herritar bakoitzak behin bakarrik proposa dezake talde bat (ez gehiago), bere izen-abizenak emanda.

Behin proposatutako talde guztiak dauzkagunean, konprobatuko dugu ea talde bakoitzak ondoko bi baldintza hauek betetzen dituen:

 1.  Uztailaren 27an Villabonan jo ahal izatea.
 2.  Ekintza horretarako jarri den udal aurrekontuan sartzea.

Bigarren fasea ekainaren 23an hasi eta ekainaren 26ko 00:00etan bukatuko da, eta bertan  bi baldintza horiek betetzen dituzten proposamenen artean bozkatu beharko da. Dena den, talderen bat proposatu duzuen guztioi gogoraraziko dizuegu berriz ere.

baratze ekologikoa

Villabonako Baratze Parkeko zozketa

Ekainaren 21a, asteartea, 13:00etan, ezarri da partzelak esleitzeko zozketaren eguna eta ordua. Zozketa Villabonako Udaletxeko Batzar Aretoan egingo da.

 

Villabonako Baratze Parkeko jabari publikokoak diren 34 partzelak erabili eta gozatzeko adjudikaziorako behin-behineko zerrendak bost egun naturaleko epean jendaurrean egon ondoren eta zerrenda horien aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez.

Villabonako Baratze ekologikoak esleitzeko eta kudeatzeko Araudiaren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aisialdirako baratze ekologikoak okupatzeko eta baroiek erabiltzeko lizentziak emateko deialdian onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin behineko zerrendak behin-betikotzat jo dira.

oinargi lurra

OINARGI dantza taldearen LURRA ikuskizuna

Oinargi dantza taldekoek, bihar igandea, hilak 19, LURRA ikuskizuna eskainiko dute Gurea antzokian, 18:30etan.

Azpikategoria

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu